XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tratamenduan zureria zaharra kentzea izan zan lehenengo lana, arinago azpikaldeko kotoizko tiratxoa kendu eta gero atzekaldea garbitu izan jakola.

Gero oihala zureria barri baten ipini zan, Museoko arotzerian Oregoneko pinu-zurez beren-beregi kuadruarentzako egindakoa, erresina akrilikoekin zaindua xilofagoen erasoa eta aldaketa termohigrometikoen eraginaz izan leitekezan mugimenduak ahal zan neurrian baztertzeko.

Hurrengo ekitaldi baten garbitasuna egin jakon.

Erdoilduriko barniz kapa ezbardinetan buruturiko tratamendua oinarrizko zeregina izan da.

Kapok lodiagoak ziran konposizioaren alde ilunetan, egileak erabilitako matizen ugaritasuna ezkutuan geratu zala.

Egizkizun honetarako, lehenengo eta bat, nahasgarrien testa egin zan, egokiena zein izango litzatekean erabagitzeko

Nahasgarria kontu haundiz eta apurka-apurka ezarri zan, paper japoniarra eta kotoizko isopu finak erabilirik kopuru ezbardinak ezarriaz.

Garbitasunerako prozedura berberonetxegaz eta bisturiaren laguntzaz birpintaketeari ekin jakon eta aurreragoko konponketetan egindako gehigarriak kendu egin ziran.

Kontzentrazioagaz eta kontu haundiz egin beharreko lana da berau, behin egin ezkero atzera bota ezin dana.

Ezarritako nahasgarriak lurrundu eitezan aldikada baten geldi euki ostean eta lehenengo barnizatua egin eta gero, pintagaiaren faltan egozan guneak iztukatu egin ziran.

Margoihaleko jatorrizko kapen ordez erabiltzen dan gaia da iztukua (...).